Cedric lotara joateko ordua da. Esnea hartu du, baita gailetak ere, hortzak garbitu, eta bainatu ere egin da. Gauza bakarra falta du orain: amak Cedricen liburu maiteena hartu eta orrialde bat irakurtzea. Herensuge ageri da ipuinean, Cedric bezalakoxea. Eta Cedrici hainbeste gustatzen zaio ipuina: behin eta berriz entzungo luke gustura, eta berriz eta berriz.